XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. hitz multzoak hautematen ditu;
2. Esanahi posibleei buruz hipotesiak ematen ditu eta hipotesi horiek testuan baieztatzen ditu.

3. Aurreratze prozesu honetan garrantzi handia dute elementu hauek:
a) hizkuntza ezagutzeak;
b) kultur mailak;
d) testuaren irakurketa zuzentzen duten adierazle linguistikoen hautemate eta interpretazioak:
- adierazle tipografikoak: espazio zuriak, maiuskulak, letren neurri eta formak, etab.;
- puntuazioa: puntuak, komak, galdeikurrak, harridurak, etab.;
- hitzen irudi globalak;
- hitzen ortografia;
- egitura moduen adierazleak (1) Ikasleen irakurketa maila hobetzeko ondorengo lan hauek kontsulta daitezke: .

b) Irakurketa modu desberdinak.

Irakurle on batek, bere abiadura, irakurtzen ari den testuari eta bere helburuei egokitzen die.

Adibidez: - Ikasteak, laburtzeak, sintetizatzeak, testuaren irakurketa osoa eskatzen dute eta zenbait aldiz errepikatuz gainera.

- Testuak erkatzeak, kritikak egiteak, etab. ongi aztertzea eskatzen dute, beraz irakurketa geldia eta astiroa beharrezkoa da.

- Hiztegia begiratzea, berrikuskatzea, liburuan datu bat aurkitzea etab. testuari gainbegirada azkarra emanez egin daiteke.

Garrantzitsua da ikasleak abiadura egokia aukeratzen ohitzea; aukeraketa, testu moeta eta irakurketa helburuei dagokiena izango da.